3 prest dituzte bi eskuakkalte egiteko:buruzagiak eta epaileakeskupekoa eskatzen dute,handikiekberen diru-gosea adierazten;eta bat datoz denaknork berea egiteko.
4 Haietan onena, asuna bezalakoa;zuzenena, sasia bezalakoa.Baina badator kontuak hartzeko eguna,zuen begirale profetakiragarritakoa;orduan,estu eta larri sentituko zarete.
5 Ez fidatu lagun hurkoaz,ezta adiskideaz ere;kontuz zer esaten diozunemazteari berari ere.
6 Izan ere, semeak aita iraintzen du,alaba amaren aurka ateratzen daeta erraina amaginarrebaren aurka.Nork bere etxekoak ditu etsai.
7 Baina nik Jaunarengan ditut begiak,salbatzen nauen Jainkoarengankonfiantza;entzungo dit, bai, Jainkoak.
8 Ez dadila poz etsaianire zoritxarraz:erori banaiz ere, jaikiko naiz;ilunpetan egonik ere, Jauna dut argi.
9 Jaunaren haserreajasan beharra dut,haren aurka egin baitut bekatu;baina laster erabakiko du Jaunaknire auzia eta nire alde aterako da;argitara eramango nau,eta ikusi ahal izango dutharen salbamena.