5 Ez fidatu lagun hurkoaz,ezta adiskideaz ere;kontuz zer esaten diozunemazteari berari ere.
6 Izan ere, semeak aita iraintzen du,alaba amaren aurka ateratzen daeta erraina amaginarrebaren aurka.Nork bere etxekoak ditu etsai.
7 Baina nik Jaunarengan ditut begiak,salbatzen nauen Jainkoarengankonfiantza;entzungo dit, bai, Jainkoak.
8 Ez dadila poz etsaianire zoritxarraz:erori banaiz ere, jaikiko naiz;ilunpetan egonik ere, Jauna dut argi.
9 Jaunaren haserreajasan beharra dut,haren aurka egin baitut bekatu;baina laster erabakiko du Jaunaknire auzia eta nire alde aterako da;argitara eramango nau,eta ikusi ahal izango dutharen salbamena.
10 Hori ikustean, nire etsaia,«Non duzu Jauna, zeure Jainkoa?»esaten zidana bera,lotsaz beteko da.Neure begiz ikusiko dut etsaiakaleko lokatza bezala zapaldua.
11 Jerusalem, badator zure harresiakberreraikitzeko eguna,zure mugak zabaltzeko eguna.