10 Honela dio Jaunak:«Egun hartan garrasiakizango dira Arrain-atean,aieneak Hirialde Berrian,burrunba handia mendixketan.
11 Egin aiene,Hiri barreneko bizilagunak,merkatarienak egin baitu,dirudunak galduak baitira.
12 Orduan, kriseiluaz aztertuko dut Jerusalem,kontuak eskatuko dizkietpatxada osoan bizi direnei,beren baitan diotenei:“Jaunak ezin du ezer egin,ez onik, ez gaitzik”.
13 Beren ondasunaklapurtu egingo dizkiete,etxeak hondatu.Etxeak jasoko dituzte,baina ez dira bertan biziko;mahastiak landatuko dituzte,baina ez dutehango ardorik edango».
14 Gainean da Jaunaren egun handia!Gainean da, berehala dator!Oihu garratzak izango diraJaunaren egunean:ausartenak ere garrasi egingo du.
15 Haserre-eguna izango da,larritasun- eta nahigabe-eguna,hondamendi handiko eguna,ilunpe- eta goibeltasun-eguna,hodei- eta laino beltzaren eguna.
16 Turuta-hotsak eta guda-oihuakizango dira egun hartanhiri harresiduneta dorre garaien aurka.