1 Zoritxarrekoa Jerusalem,hiri errebelde, kutsatueta zapaltzailea!
2 Ez du entzun Jaunaren ahotsa,ez du onartu haren zentzaldia,ez du harengan uste ona ipini,ez du bere Jainkoarengana jo.
3 Hango nagusiak, lehoi orrolari;hango epaileak, gauean ehizatuarigoizerako hezurrik ereuzten ez dioten otso.
4 Hango profetak,ahobero eta engainatzaile.Jaunarentzat sagaratua kutsatzeneta legea hausten dute apaizek.
5 Hiri erdian dago, ordea,Jaun zintzoa,ez du gaiztakeriarik egiten.Goizero agertzen du zuzenbidea,egunsentiz, huts egin gabe.Gaiztoak, ordea, berean jarraitzen,lotsarik gabe.
6 Honela dio Jaunak:«Ezereztu ditut herriak,hauts egin haien gotor-dorreak.Hondatu ditut haien kaleak:ez da gehiago han dabilenik.Erraustu ditut haien hiriak:ez da gehiago bizilagunik,ezta bat bakarrik ere.
7 “Horrela behintzat begiruneizango dit Jerusalemek—pentsatzen nuen—,onartuko du nire zentzaldia,eta ez dut haien bizilekuaezereztu beharrik izango,kontuak eskatuko dizkiodanean”.Baina haiek are eta lehia handiagozaritu ziren beren egintza okerretan.
8 Beraz, honela diot nik, Jaunak:Egon, egon, salaketa egiterajaikiko naizen eguna arte.Erabakia dut herriaketa erresumak biltzea,nire haserre-suminahaien gainera isurtzeko.Nire grinaren sugarraklur osoa irentsiko du.
9 «Orduan, herrien ezpainakgarbi bihurtuko ditut,denek niri, Jaun honi,dei egin diezadateneta denek bat eginikzerbitza nazaten.
10 Nire gurtzaileek,sakabanatu nituen guztiek,eskaintzak ekarriko dizkidate,Etiopiako ibaiez beste aldetik.
11 «Egun hartan ez duzu gehiagolotsatu beharrik izangonire aurka egin dituzunerrebeldiengatik.Izan ere, erronka harroakahotik kenduko dizkizut,eta ez zara harrezkero harropuztukonire mendi santuan.
12 Eta jende apal eta behartsuautziko dut zurean:niregan izango dute babes.
13 Israelen bizirik geldituekez dute aurrerantzeanbidegaberik egingo,ez gezurrik esango,ez beren ahotanengainu-hitzik izango.Eta inoren beldurrik gabejango dute eta atseden hartuko».
14 Egin kantu, Sion hiri!Egin poz-irrintzi, Israel!Poztu, Jerusalem,alaitu bihotz-bihotzez!
15 Alde batera utzi baitu Jaunakzure aurkako epaia,uxatu ditu zure etsaiak.Jauna, Israelgo erregea,zurekin dago:ez zara gehiagoezeren beldur izango.
16 Egun hartan,honela esango zaio Jerusalemi:«Ez izan beldurrik, Sion,ez egon bihotz-eroria.
17 Zure Jainko Jauna zurekin dago,salbatzeko ahaltsu!Pozik bai pozik dago zurekin.Bere maitasunezbiziberritzen zaitu.Pozez jauzika eta kantaridago zuregatik».
18 Honela dio Jaunak:«Nik bilduko ditut, Jerusalem,zuregandik urruti,jairik gabe triste zeudenak.Bai astuna zure lotsa!
19 Hara, aldi hartan,zapaltzen zaituzten guztiaksuntsituko ditut.Zaurituak sendatuko ditut,erbesteratuak etxeratuko.Eta ospez eta aipuz beteko ditutlehen lotsa jasan zutenlurralde guztietan.
20 Aldi hartan herriratuko zaituzteteta bilduko.Zeuen begiz ikusiko duzue:zuen zoria aldatuko dut,aipagarri eta ospetsuegingo zaituztetlurreko herri guztien artean.Hala diot nik, Jaunak».