13 Beren ondasunaklapurtu egingo dizkiete,etxeak hondatu.Etxeak jasoko dituzte,baina ez dira bertan biziko;mahastiak landatuko dituzte,baina ez dutehango ardorik edango».
14 Gainean da Jaunaren egun handia!Gainean da, berehala dator!Oihu garratzak izango diraJaunaren egunean:ausartenak ere garrasi egingo du.
15 Haserre-eguna izango da,larritasun- eta nahigabe-eguna,hondamendi handiko eguna,ilunpe- eta goibeltasun-eguna,hodei- eta laino beltzaren eguna.
16 Turuta-hotsak eta guda-oihuakizango dira egun hartanhiri harresiduneta dorre garaien aurka.
17 Honela dio Jaunak:«Larritasuna sartuko dietgizakumeei,eta itsuak bezala ibiliko dira,nire aurka bekatu egin baitute.Hautsa bezala zabalduko dutehaien odola,simaurra bezalahaien haragia».
18 Ezin izango dituzteberen zilar-urreek ere salbatuJaunaren haserre-egunean:haren grinaren sugarraklur osoa irentsiko du.Beldurgarria benetan,lurtar guztiak suntsituko baititu.