2 Honela dio Jaunak:«Lurrean den guztia suntsituko dut:
3 gizaki eta abere,hegazti eta arrain.Gaizkileei estropezu eragingo diet,eta gizakia lurretik garbituko.
4 «Judaren aurka eta Jerusalemgobizilagun guztien aurkaluzatuko dut eskua.Baalen kultuaren aztarnakleku honetatik garbituko ditut,baita haren zerbitzari eta apaizenoroitzapena ere.
5 Etxe gainetan ortziko izarrakgurtzen dituztenak garbituko ditut,baita, ni gurtzeko zin-hitza emanik,Milkom jainkoaren izeneanzin egiten dutenak ere;
6 orobat garbituko ditut,niri, Jaun honi, bizkar emanik,bilatzen ez nautenaketa niregana jotzen ez dutenak».
7 Isilik Jainko Jaunaren aurrean,Jaunaren eguna gainean baita!Prestatua du Jaunak sakrifizioa,sagaratu ditu bertara deituak.
8 Honela dio Jaunak:«Sakrifizio-egunean zigortuko ditutburuzagiak eta erregearen etxekoaketa atzerriko erarajantzita dabiltzanak.