5 Etxe gainetan ortziko izarrakgurtzen dituztenak garbituko ditut,baita, ni gurtzeko zin-hitza emanik,Milkom jainkoaren izeneanzin egiten dutenak ere;
6 orobat garbituko ditut,niri, Jaun honi, bizkar emanik,bilatzen ez nautenaketa niregana jotzen ez dutenak».
7 Isilik Jainko Jaunaren aurrean,Jaunaren eguna gainean baita!Prestatua du Jaunak sakrifizioa,sagaratu ditu bertara deituak.
8 Honela dio Jaunak:«Sakrifizio-egunean zigortuko ditutburuzagiak eta erregearen etxekoaketa atzerriko erarajantzita dabiltzanak.
9 Egun hartan zigortuko ditut, baita,atalarri gainetik salto egineztenplura sartzen direnaketa beren Jaunaren etxeagogorkeriaz eta iruzurrezirabazitakoarekinbetetzen dutenak».
10 Honela dio Jaunak:«Egun hartan garrasiakizango dira Arrain-atean,aieneak Hirialde Berrian,burrunba handia mendixketan.
11 Egin aiene,Hiri barreneko bizilagunak,merkatarienak egin baitu,dirudunak galduak baitira.