4 Gaza hiria bertan behera utziaizango da, Axkelon erraustua.Axdodeko bizilagunakegun-argitanjaurtiko dituzte hiritik,Ekrongoak errotik aterako.
5 Zoritxarrekoak zuek,itsasaldean bizi zaretenok,Kretatik etorritako herri hori!Hona zer dioen Jaunak zure aurka:«Kanaan, filistearren lurralde hori,erabat galduko zaitut,inor bizirik utzi gabe.
6 Zuen itsasaldealarre-toki bihurtuko da,artzainen putzu- eta eskorta-leku.
7 Judan bizirik geldituakjabetuko dira itsasaldeaz,han larratuko dituzteberen artaldeak,eta Axkelongo etxeakizango dituzte gauez etzaleku».Izan ere, Jainko Jaunakhaien alde jokatuko dueta zoria aldatuko die.
8 Honela dio Jaun ahalguztidunak,Israelgo Jainkoak:«Entzun ditut moabdarren irainak,amondarren erdeinu-hitzak.Nire herria iraindu dute,nire lurraldea mespretxatu
9 Horregatik —ala ni bizi!—Sodomarena bera gertatuko zaioMoabi,eta Gomorrarena amondarrei:sasiarte eta gatzagaeta hondamendi bihurtuko dira.Nire herrian bizirik geldituekharrapaka erasoko dieteMoabi eta Amonieta bertako jabe bihurtuko dira».
10 Horra beren harrokeriagatikjasoko duten zigorra,Jaun ahalguztidunaren herriairaindu baitute eta gutxietsi.