1 Begira zer-nolako maitasuna izan digun Aitak, Jainkoaren seme-alaba izena eman baitigu, eta izan ere hala gara. Horregatik, mundukoek ez gaituzte ezagutzen, Aita ere ez baitute ezagutu.
2 Ene maiteok, dagoeneko Jainkoaren seme-alaba gara, baina oraindik ez da agertu izango garena. Badakigu, izango garen hori agertuko denean, Jainkoaren antzeko izango garela, den bezalakoa ikusiko baitugu hura.
3 Harengan esperantza hau duen orok garbitu egiten du bere burua, Jesus garbia den bezala.
4 Bekatu egiten duen orok gaizki jokatzen du, bekatua gaiztakeria baita.