1 Zuen arteko arduradunei nik, beraiek bezala arduradun eta Kristoren sufrimenduen testigu eta gero agertuko den aintzaren partaide naizen honek, arren eskatzen diet:
2 larra ezazue Jainkoak zuen esku jarri duen artaldea; zaindu, ez gogoz kontra, gogo onez baizik, Jainkoak nahi bezala; ez irabazi zikinari begira, bihotz-zabaltasunez baizik;
3 ez zaintzeko egokitu zaizkizuenen gain agintea ezarriz, artaldearentzat eredu izanez baizik.
4 Horrela, artzain nagusia agertzean, inoiz zimelduko ez den aintzazko koroa jasoko duzue.
5 Era berean, zuek, gazteok, izan zaitezte adinekoen menpeko. Izan zaitezte denok apalak zeuen harremanetan, Jainkoak harroei aurre egitenbaitie; apalei, berriz, onginahia azaltzen.