11 Berari dagokio ahalmena menderen mendetan. Amen.
12 Anaia leialtzat daukadan Silvanoren eskuz idatzi dizuet gutun labur hau, zuei adore eman eta Jainkoaren benetako dohaina zein den adierazteko asmoz. Iraun sendo dohain horretan.
13 Babilonia honetan bizi den eta zuek bezalaxe Jainkoak aukeratua den eliz elkarteak agurtzen zaituzte, baita nire seme Markosek ere.
14 Agur ezazue elkar, maitasunez besarkatuz. Bakea Kristorenak zareten guztioi.