17 Hara zenbat lagun bidali izan dizuedan: horietako zeinez baliatu naiz zuek ustiatzeko?
18 Titori eskatu nion joateko, eta berarekin beste anaia hura bidali nuen. Titok ustiatu ote zaituzte? Ez al dugu biok espiritu berarekin jokatu? Ez al gara bide beretik ibili?
19 Honezkero, neure burua zuen aurrean zuritzen ari naizela uste izango duzue. Baina ez! Kristau bezala eta Jainkoaren aurrean mintzo natzaizue, eta guztia, maiteok, zuei fedean hazten laguntzeko da.
20 Izan ere, beldur naiz, zuengana joango naizenean, ez ote zaituztedan nik nahi ez bezala aurkituko eta ez ote nauzuen zuek ere nahi ez zenuketen bezala aurkituko. Beldur naiz ez ote diren zuen artean eztabaidak, bekaizkeriak, haserreak, norgehiagokeriak, gaizki-esateak, esamesak, handikeriak eta nahaspilak izango.
21 Beldur naiz, hurrena zuengana joatean, neure Jainkoak ez ote nauen berriro ere atsekabetuko zuen aurrean, eta bekatu egin duten askorengatik ez ote dudan negar egin behar izango, beren jokabide lizun eta biziotsua aldatu ez dutelako.