9 Hain zuzen, honetarako ere idatzi nizuen: zuek probatzeko, gauza guztietan esaneko zareten ala ez jakiteko, alegia.
10 Eta zuek barkatzen diozuenari, nik ere barkatzen diot; izan ere, nik barkatzen badut —barkatzekorik ezer baldin badut—, zuengatik barkatzen dut Kristoren aurrean.
11 Ezagunak ditugu Satanasen azpikeriak, eta ez dugu nahi arazo honetan hura irabazian ateratzerik.
12 Troadera Kristoren berri ona hots egitera iritsi nintzenean, Jaunarentzat lan egiteko aukera ederra aurkitu nuen;
13 baina Tito, nire anaia, han ez zegoelako, oso kezkaturik sentitu nintzen eta, hangoei agur eginik, Mazedoniara jo nuen.
14 Eskerrak ematen dizkiot Jainkoari, Kristoren bidez lortu duen garaipenaren partaide egiten gaituelako beti, eta, gure bitartez, Kristoren ezagutza usain gozoa bezala leku guztietan zabaltzen duelako.
15 Izan ere, Kristok Jainkoari eskaintzen dion intsentsuaren usaina bezala gara bai salbatzen direnentzat, bai galtzen direnentzat: