1 Jakin badakigu, mundu honetan bizileku dugun oihal-etxola hau hondatzen bazaigu ere, Jainkoak prestaturiko bizilekua dugula zeruan betiko, giza eskuz egin gabea.
2 Horregatik, hain zuzen, hasperenka gaude, oraingoaren gainetik zeruko geure bizileku hura janzteko irrikaz,
3 orduan lurreko geure gorputzaz jantzirik bagaude behintzat, eta ez biluzgorri.
4 Bai, oihal-etxola honetan bizi garenok, hasperenka gaude larri, ez baitugu oraingo jantzi hau galdu nahi, baizik eta honen gainetik beste jantzia hartu nahi dugu, hilkor dena biziak beregana dezan.
5 Horretarako egin gaitu Jainkoak, eta horren garantiatzat Espiritua eman digu.
6 Beraz, uste onez beteak gaude beti, nahiz eta jakin, gorputz hau geure egoitza dugun bitartean, Jaunarengandik erbesteratuak gaudela.