1 Senideok, Jainkoak Mazedoniako eliz elkarteei izan dien onginahia jakinarazi nahi dizuet.
2 Atsekabealdi gogorra jasan behar izan duten arren, haien poza neurrigabekoa izan da eta, gabezia gorrian izan arren, oso eskuzabal agertu dira.
3 Ahal zutena eta gehiago ere eman dutela testigu naiz. Beren gogoz,
4 arren eta arren eskatzen zidaten fededunen aldeko zerbitzu honetan parte hartzen uzteko.
5 Eta nik uste baino gehiago ere egin dute: lehendabizi Jaunari eman zizkioten beren buruak, eta gero niri, Jainkoak nahi bezala.
6 Horregatik eskatu diot Titori, zuen eskuzabaltasunezko egintza hau berak hasi zuenez gero, burutu ere berak buru dezala zuen artean.