3 Ahal zutena eta gehiago ere eman dutela testigu naiz. Beren gogoz,
4 arren eta arren eskatzen zidaten fededunen aldeko zerbitzu honetan parte hartzen uzteko.
5 Eta nik uste baino gehiago ere egin dute: lehendabizi Jaunari eman zizkioten beren buruak, eta gero niri, Jainkoak nahi bezala.
6 Horregatik eskatu diot Titori, zuen eskuzabaltasunezko egintza hau berak hasi zuenez gero, burutu ere berak buru dezala zuen artean.
7 Gauza guztietan aberats zarete: sinesmenean, hitz egiteko gaitasunean, jakintzan, denetarako arduran eta nireganako maitasunean; izan zaitezte aberats eskuzabaltasunean ere.
8 Hau ez dizuet aginduz esaten, beste eliz elkarteen arreta ikusiz, zeuen maitasunaren jatortasuna erakusteko aukera izan dezazuen baizik.
9 Ezaguna duzue Jesu Kristo gure Jaunaren eskuzabaltasuna: aberats izanik, behartsu egin zen zuengatik, bere behartsu izateaz zuek aberats egiteko.