6 Bidezko da atsekabetzen zaituztetenei Jainkoak atsekabez ordaintzea
7 eta zuei, atsekabetuoi, gurekin batera atsedena ematea. Hala gertatuko da Jesus Jauna bere aingeru ahaltsuekin zerutik agertuko denean;
8 sugarrez inguraturik agertuko da, Jainkoa aintzat hartu nahi ez eta Jesus gure Jaunaren berri ona onartu nahi ez dutenak zigortzera.
9 Horien zigorra betiereko hondamena izango da: Jaunak bere aurretik eta bere ahalmen distiratsutik urruti botako ditu,
10 etorriko den egun hartan; orduan, bere aintzaz beteko ditu berari sagaratuak eta miresgarri agertuko bere sinestedun guztiengan. Eta zuek, hain zuzen, gure aitorpena sinetsi zenuten.
11 Horregatik, otoizka ari gara beti zuen alde, gure Jainkoak bere deiaren gai egin zaitzaten, eta onerako duzuen gogoa eta sinesmenetik sortzen den zuen jarduera, bere ahalmenaz, beren betera eraman ditzan.
12 Horrela, Jesus gure Jaunak bere aintza azalduko du zuengan, eta zuek bera goretsiko duzue, gure Jainkoaren eta Jesu Kristo gure Jaunaren onginahiaren arabera.