1 Senideok, Jesu Kristo gure Jaunaren azken etorrerari eta gu harekin elkartuko garen uneari buruz, hau eskatzen dizuegu:
2 ez dezazuela arinegi burua gal, ezta kezkatu ere, Jaunaren eguna gainean duzuela dioen goi-agerpen edo adierazpen edo guk egina omen den gutunen bat dela eta.
3 Ez zaitzatela inork inola ere engaina! Aurrez, fede-ukamenak gertatu behar du, eta gaiztakeri gizonak, hondamenera kondenatua dagoenak, agertu behar du.
4 Hau, Jainkoaren izena duen edo adoragarri den guztiaren aurka jarriko den etsaia da, eta Jainkoaren tenpluan bertan esertzeraino eta bere burua jainko egiteraino iritsiko da.
5 Ez ote duzue gogoan, zuekin nengoelarik gauza hauetaz hitz egiten nizuela?
6 Badakizue zerk galarazten dion orain agertzea, ezarritako garaia heldu baino lehen.