Kolosarrei
Kapituluak 1:1-6
Elizen Arteko Biblia
1Nik, Paulok, Jainkoak hala nahirik, Kristo Jesusen apostolu naizen honek, eta Timoteo anaiak Kolosan bizi zareten kristau fededun eta senide leialoi idazten dizuegu.
2Jainko gure Aitak eman biezazkizue grazia eta bakea.
3Zuen alde otoitz egitean, eskerrak ematen dizkiogu etengabe Jainkoari, Jesu Kristo gure Jaunaren Aitari,
4jakin baitugu nola sinesten duzuen Kristo Jesusengan eta nola maite dituzuen fededun guztiak;
5zeruan Jainkoak zuentzat prestatua duen sariaren itxaropenak eragiten dizue horretara, berri ona —egiaren mezua— zuengana iritsi zenean ezagutu zenuten itxaropenak, alegia.
6Berri onaren mezua, Jainkoaren onginahiaren berri izan eta egiaz ezagutu zenuten egunetik bertatik ari da zuen artean hazten eta fruitua ekartzen, mundu guztian ari den bezalaxe.