13 Berak atera gaitu ilunpearen menpetik eta bere Seme maitearen erreinura aldatu;
14 honengan dugu askapena, bekatuen barkamena.
15 Jainko ikusezinaren irudi da Kristo,izaki guztietan lehen-sortua.
16 Beraren bidez sortu zituen Jainkoakzeru-lurretan diren gauza guztiak,ageri direnak eta ez direnak:munduan agintzen duten ahalmen,nagusi, aginte eta botereak.Kristo da sortua izan den guztiareneredu eta helburu.
17 Gauza guztiak baino lehenagoda bera, eta berari eskerdiraute elkarloturik.
18 Kristo da gorputzaren burua,Elizarena alegia.Bera da hasiera,hildakoen artetik lehen piztua,eta gauza guztietanlehentasuna dagokio;
19 Jainkoak nahi izan baitubere izaeraren beteaKristorengan egotea,