Kolosarrei
Kapituluak 1:4-10
Elizen Arteko Biblia
4jakin baitugu nola sinesten duzuen Kristo Jesusengan eta nola maite dituzuen fededun guztiak;
5zeruan Jainkoak zuentzat prestatua duen sariaren itxaropenak eragiten dizue horretara, berri ona —egiaren mezua— zuengana iritsi zenean ezagutu zenuten itxaropenak, alegia.
6Berri onaren mezua, Jainkoaren onginahiaren berri izan eta egiaz ezagutu zenuten egunetik bertatik ari da zuen artean hazten eta fruitua ekartzen, mundu guztian ari den bezalaxe.
7Epafras gure lankide maiteak eta zuentzat Kristoren zerbitzari leial denak irakatsi zizuen horrela.
8Hark jakinarazi digu nolako maitasuna sortzen duen zuengan Espirituak.
9Horregatik, berri hauek aditu genituen egunetik etengabe ari gara zuen alde otoitzean. Jainkoari eskatzen diogu, jakinduria osoz eta Espirituak ematen duen ulermenaz jantzirik, Jainkoaren nahia zein den bete-betean ezagut dezazuela.
10Horrela, Jaunari zor zaion bezala biziko zarete, atsegin duen guztia eginez, era guztietako egintza onen fruitua emanez eta Jainkoa gero eta sakonago ezagutuz.