Kolosarrei
Kapituluak 1:9-15
Elizen Arteko Biblia
9Horregatik, berri hauek aditu genituen egunetik etengabe ari gara zuen alde otoitzean. Jainkoari eskatzen diogu, jakinduria osoz eta Espirituak ematen duen ulermenaz jantzirik, Jainkoaren nahia zein den bete-betean ezagut dezazuela.
10Horrela, Jaunari zor zaion bezala biziko zarete, atsegin duen guztia eginez, era guztietako egintza onen fruitua emanez eta Jainkoa gero eta sakonago ezagutuz.
11Jainkoaren ahalmen aintzatsuak indar zaitzatela, dena jasateko eroapena eta pazientzia izan ditzazuen,
12eta, bozkarioz beterik, eskerrak eman diezazkiozuen Aitari, argiaren erreinuan bere herri santuarentzat prestaturik dituen ondasunetan parte izateko gai egin zaituztenari.
13Berak atera gaitu ilunpearen menpetik eta bere Seme maitearen erreinura aldatu;
14honengan dugu askapena, bekatuen barkamena.
15Jainko ikusezinaren irudi da Kristo,izaki guztietan lehen-sortua.