12 Senideok, pikondoak ematen ote du olibarik, edota mahatsondoak pikurik? Iturri gaziak ez dezake ur gezarik eman.
13 Zuen artean jakintsua eta bizitzan asko ikasia denik badela? Erakuts dezala bere jokabide jatorraz, jakinduriari darion gozotasunean biziz.
14 Baina, bekaizkeriaz eta norgehiagokeriaz beterik baldin bazaudete, ez harrotu eta ez ibili egiaren aurka gezurretan.
15 Hori ez da goitiko jakinduria, lurrekoa baizik, giza maila hutsekoa eta deabruarena.
16 Bekaizkeria eta norgehiagokeria diren lekuan nahasmendua eta gaiztakeri modu guztiak dira.
17 Goitik datorren jakinduria, berriz, garbia da lehenik; gainera, baketsua, bihozbera, amore-emailea, errukitsua eta fruitu onak dakartzana, alderdikeria eta itxurazalekeriarik gabea.
18 Bakegileek bakean ereiten dute eta fruitutzat zuzentasuna biltzen.