1 Gertatzen ari zena jakitean, Mardokeok bere soinekoak urratu, dolu-jantziz estali, burura hautsa bota eta hirian barrena ibili zen aieneka eta oihuka.
2 Erregearen jauregi aurrera heldu zelarik, gelditu egin zen, ezin baitzitekeen jauregian inor sar dolu-jantziz estalia.
3 Izugarrizko atsekabea zegoen, erregearen esanaren eta erabakiaren berri izan zuten eskualde guztietako juduen artean. Barau, negar eta aiene egin zuten eta haietarik asko zaku eta errauts gainean etzan zen.
4 Neskameak eta irenak Esterri joan zitzaizkion horren guztiaren berri ematera. Erregina erabat nahigabetu zen. Eta soinekoak bidali zizkion Mardokeori, dolu-jantzia erantzi eta haiek jantzi zitzan; Mardokeok, ordea, ez zuen nahi izan.