1 Egun berean, Asuero erregeak Ester erreginari eman zizkion juduen zapaltzaile izan zen Hamanen ondasun guztiak. Bestalde, Mardokeo beretzat zer zen jakinarazi zion Esterrek erregeari. Orduan, etorrarazi zuen erregeak Mardokeo bere aurrera,
2 atera zuen bere behatzetik Hamani kenduriko eraztuna eta Mardokeori eman zion. Esterrek, berriz, Hamanen ondasunen arduradun jarri zuen Mardokeo.
3 Berriro hitz egin zion Esterrek erregeari. Oinetara ahuspezturik, negarrez eskatzen zion, desegin zitzala Agagen jatorriko Hamanek juduak galtzeko emanak zituen aginduak.
4 Erregeak luzatu zuen Esterrengana urrezko makila, eta Ester zutik gelditu zen.