2 Eta honela egin zion otoitz Jaunari: «Ai ene, Jauna! Neure herrian nengoenean, iruditu zitzaidan, bai, horrela gertatuko zela! Horregatik, hain zuzen, nahi izan nuen Tarsisera ihes egin. Banekien nik Jainko bihozbera eta errukiorra zarena, haserregaitza eta onginahiz betea, bere mehatxuez damutzen dena.