Kohelet 3 EAB

Eginkizun bakoitzak bere garaia

1 Denak du bere sasoia,gauza bakoitzak bere garaia dueguzkipean:

2 jaiotzeko garaiaeta hiltzeko garaia,landatzeko garaiaeta landarea ateratzeko garaia,

3 hilarazteko garaiaeta sendatzeko garaia,hondatzeko garaiaeta eraikitzeko garaia,

4 negar egiteko garaiaeta barre egiteko garaia,aiene egiteko garaiaeta alai egoteko garaia,

5 harriak jaurtitzeko garaiaeta harriak biltzeko garaia,besarkatzeko garaiaeta banantzeko garaia,

6 bilatzeko garaiaeta galtzeko garaia,gordetzeko garaiaeta botatzeko garaia,

7 urratzeko garaiaeta josteko garaia,isiltzeko garaiaeta mintzatzeko garaia,

8 maitatzeko garaiaeta gorrotatzeko garaia,gudurako garaiaeta bakerako garaia.

Eginkizun bakoitzak bere tokia

9 Zer on eskuratzen dulan egiten duenak?

10 Begiratu diotJainkoak gizon-emakumeeiezarri dien egitekoari,horretan jardun dezaten.

11 Gauza guztiak egoki egin ditu,bakoitza bere sasoian.Haien esku utzi zuen mundua,azter dezaten;gizakiak, ordea, ezin ulertuJainkoak hasieratik bukaeraraegin dituenak.

12 Ikusi dut ez dela ezer hoberikalai eta ongi bizitzea baino.

13 Jainkoaren emaitza baitu gizakiakjan, edan eta bere lanaren etekinazgozatu ahal izatea.

14 Badakit, Jainkoak egin duen guztiakbeti iraungo duela.Ezin diogu deus ere erantsi,ez kendu;Jainkoak horrelakoa egin baitu,begirune izan diezaiogun.

15 Iragan zenaorain ere halaxe gertatzen da;etorkizun denalehen ere gertatua da.Joana behin eta berriroegin ohi du Jainkoak.

Gizon-emakumeen bukaera

16 Ikusi dut mundu honetanbidegabekeria dagoelazuzenbidearen ordez,eta gaiztakeriazuzentasunaren ordez.

17 Eta honela nioen neure baitan:«Jainkoak epaituko dituzuzena eta gaiztoa,gauza eta egintza guztieibaitatorkie beren ordua».

18 Beste hau ere bururatu zitzaidan:«Jainkoak probatu egin nahi ditugizon-emakumeak,abereak bezalakoak direlaikusarazteko».

19 Etorkizun bera dutegizon-emakumeek zein abereek:abereak hiltzen diren bezaladira hiltzen gizon-emakumeak ere.Arnasa bera dute denek hartzen.Gizon-emakumeek ez dute deus ereabereek baino gehiago,eta dena huskeria da.

20 Toki berera doaz denak:hautsetik datozeta hautsera itzuliko dira.

21 Ba al daki inorkgizon-emakumeen arnasagorantz igotzen den,eta abereen arnasa, aldiz,lur azpira jaisten den?

22 Ikusi dudanez,ez du gizonak deus hoberikbere egintzez gozatzea baino;horixe du bere zoria.Izan ere, nork ikusaraziko dioondoren zer gertatuko den?

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12