5 Ergela, eskuak tolestatu etagoseak hiltzen da.
6 Hala ere, hobe da esku-hutsik lasai bizi,esku beterik neketan baino.
7 Beste zentzugabekeria hau ereikusi dut eguzkipean:
8 Demagunbakarrik bizi dela gizon bat;ez du lagunik, ez seme-alabarik,ez anai-arrebarik,eta, hala ere,etengabe dihardu lanean,ez da asetzen aberasteaz,galdetu ere ez du egiten bere baitan:«Norentzat ari ote naiz lanean,neure buruari atseginak ukatuz?»Horra beste zentzugabekeriaeta lanbide txarra.
9 Hobe, bi elkarrekin ari izateabakarka baino,elkartze horretatiketekin hobea aterako baitute.
10 Bietarik bat eroriko balitz,besteak jasoko luke;baina urrikalgarri bakarrik dagoena;eroriko balitz,ez bailuke izango nork jaso.
11 Orobat, bik, batera lotaratuz,elkar dute berotuko;bakarrik dagoena nola berotu?