11 Asko jan, gutxi jan,langileak lo egiten du gozoki;aberatsak, aldiz,bere asean ezin egin lorik.
12 Ikusia dutbeste gaitz handi bat ereeguzkipean:aberastasunak pilatzeaberorien jabearen kaltetan dela;
13 izan ere, une txar bateangal ditzake denak;jaioko zaio semeaeta esku-hutsik geldituko da.
14 Bere amaren sabeletikbiluzik irten zen,halaxe da itzuliko,bere lanaren saririk batereez du berekin eramango.
15 Hau bai gaitz negargarria:etorri bezalaxe joan behar.Eta zein fruitu atera dioegin duen lanari?
16 Bere bizitza osoagoibel eta atsekabeturik,neke, oinaze eta haserre arteaneman du.
17 Ikusi dudanez, hauxe dutegizon-emakumeek hoberena:eguzkipean egiten duten lanetikjan, edan eta alai gozatu,Jainkoak emanbizitzako egunetan zehar;horixe dute beren zoria.