Negar Kantak 2 EAB

BIGARREN KANTA

1 Ai ene! Jaunak, bere haserrean,ilunpetan utzi du Sion hiri ederra.Zeru-goitik lurrera bota du Israelgo ospea.Ez du bere oin-aulkia gogoan izan haserre-egunean.

2 Erruki gabe desegin ditu Jaunakbere herriko egoitza guztiak;erraustu egin ditu bere sumindurazJuda lurralde ederraren gotorlekuak;lurrera bota ditu eta desohoratuerreinua eta bere buruzagiak.

3 Hauts egin ditu bere haserre bizian Israelen indar guztiak.Etsaia iristean, atzean gorde du eskua.Sua piztu du bere herrian, inguru guztiak irentsiz.

4 Etsaia bailitzan,eskuina sendo ezarriz tenkatu du uztaia.Arerioa bailitzan hil digu xarmangarri zitzaigun guztia.Sua bezala isuri du bere haserrea Sion hiri ederraren etxolategira.

5 Etsai gisa jokatu du Jaunak: Israel desegin du,haren jauretxeak desegin, haren gotorlekuak ezereztu.Atsekabea eta nahigabea ugaldu dizkio Juda lurralde ederrari.

6 Baratzeko hesia bezala bota ditu haren harresiak,haren batzarlekua xehatu.Jaiegunak eta larunbata ahaztarazi ditu Jaunak Sionen.Errege-apaizak gaitzetsi ditu haserrearen haserrez.

7 Jaunak higuin izan dio bere aldareari,gorroto bere santutegiari.Etsaiaren eskuetan utzi ditu hiriko dorretxeak.Garrasika ari dira Jaunaren etxean, jai-batzarretan bezala.

8 Sion hiri ederreko harresia desegitea erabaki du Jaunak:ez dio hondatzeari utziko, harik eta dena berdindu arte.Doluz estali ditu dorre eta harresiak,denak batera amildu dira.

9 Lur jo dute hiriko ateek, hauts egin ditu hango morroiloak.Haren errege eta buruzagiak jentilen eskuetan daude.Ez da Jainkoaren legerik irakasten;profetek berek ere ez duteJainkoarengandiko agerpenik jasotzen.

10 Lurrean eserita, isilik daude Sion hiri ederreko zaharrak,beren buruetara hautsa bota eta dolu-jantziaz estalirik.Jerusalemgo neskatxak burumakur dabiltza.

11 Begiak erreak ditut negarrez, barrua irakiten, bihotza eroria,nire herriaren hondamendia dela eta,haurrak eta bularrekoak hiriko kaleetan ahulduak daudelako.

12 Amari galdezka ari dira: «Non dira garia eta ardoa?»Zauriturik bezala erortzen dira hiriko kaleetan,amaren altzoan azken arnasa emanez.

13 Zer esango nizuke, zerekin konparatuko zaitut?Antzekorik zer aipatuko dizut,Sion neskatxa eder horri, kontsola zaitezen?Itsasoa bezain handia da zure hondamendia: nork sendatu zu?

14 Zeure profetek ez dizute agertumezu gezurrezko eta hutsala besterik.Ez zuten zure gaiztakeria agerian ipini,hala zure zoria aldatzeko.Gezurrezko eta lilurazko mezua besterik ez dizute agertu.

15 Bidean doazen guztiek txalo jotzen dizute isekaz;txistuka eta buruaz keinuka ari zaizkioJerusalem hiri ederrari isekaz:«Hauxe dugu, beraz, edertasun beteko,lur guztiaren pozbide omen zen hiria!»

16 Etsai guztiak isekaz ari zaizkizu,txistuka eta hortzak erakutsiz,eta diote: «Irentsi dugu!Hona, bada, hainbeste itxarondako eguna!Hemen dugu, ikusi dugu halako batean!»

17 Bete ditu Jaunak bere asmoak;egin du aspalditik esana eta erabakia;erruki gabe erraustu du.Zure lepotik eman dio poza etsaiari,zure etsaien indarra altxatu du gora.

18 Egin oihu Jaunari bihotz-bihotzez,egin intziri, Sion hiri eder horrek!Isuri zeure negar-erreka gau eta egun!Ez eman atsedenik zeure buruari;ez bedi ater zure begien jarioa!

19 Jaiki, egizu aiene gau osoan etengabe;hustu ezazu bihotza Jaunaren aurrean;jaso eskuak hari, kaleburu guztietangoseak hiltzen dauden zeure haurren alde otoika.

20 Begira, Jauna, ikus nor darabilzun horrela.Beren haurrak, berek hazitako haurtxoak,jan behar emakumeek!Jaunaren santutegian dituzte hiltzen apaizak eta profetak!

21 Zahar eta gazte,hor daude kaleetan zehar lurrean etzanik;nire neska-mutilak ezpataz jota erori dira.Zeure haserre-egunean hil dituzu, erruki gabe garbitu.

22 Jaiegunetarako jendea bezala,ugari bildu dizkidazu izu-ikarak inguruan.Zure haserre-egunean, Jauna,ezin izan du inork ihes egin edo bizirik atera.Nik hazi eta hezi nituenak, etsaiak garbitu ditu.

Kapituluak

1 2 3 4 5