1 Timoteori 1 BHNT

1 PAVLEC, Iainco gure Saluadorearen eta gure sperança Iesus Christ Iaunaren manamenduz Iesus Christen Apostolu denac,

2 Timotheo neure eguiazco semeari fedean, Gratia dela hirequin, misericordia eta baquea Iainco gure Aitaganic, eta Iesus Christ gure Iaunaganic.

3 Othoitz eguin drauadan beçala Ephesen egon andin, Macedoniarát ioaiten nincenean, eguin eçac, denuntia dieceançat batzuey ezteçaten bercelaco doctrinaric iracats.

4 Eta eztitecen behá elhe çarretara eta genealogia fin gabetara, ceinéc lehen, questioneac engendratzen baitituzte ecen ez Iaincoaren edificatione fedeaz dena.

5 Bada manamenduaren fina duc charitate bihotz chahutic eta conscientia onetic dena eta fictione gaberico fedetic.

6 Gauça hautaric batzu erauciric conuertitu içan dituc elhe vanotara:

7 Legueco doctor içan nahi diradelaric eta aditzen eztituztelaric erraiten eta asseguratzen dituzten gauçác.

8 Eta baceaquiagu ecen ona dela Leguea, baldin nehorc harçaz bidezqui vsatzen badu.

9 Daquigularic ecen Leguea eztela iustoagatic iarri, baina gaichtoacgatic eta desobedientacgatic: Iaincoaren menospreciaçaleacgatic eta vicitze gaichtotacoacgatic, religioneric eztaducatenacgatic eta profanoacgatic, aita-amén hiltzaleacgatic eta guicerhaileacgatic:

10 Paillartacgatic, bugreacgatic, guiça ebatsleacgatic, gueçurtiacgatic, desperiuruacgatic, eta baldin deus berceric doctrina sanoaren contratacoric bada.

11 Cein doctrina baita Iainco benedicatuaren Euangelio gloriazco niri cargutan eman içan çaitadanaren araura.

12 Eta esquer emaiten diarocat ni fortificatu nauenari, cein baita, Iesus Christ gure Iauna: ceinec fidel estimatu vkan bainau, bere cerbitzuan eçarriric:

13 Ni, lehen bainincén blasphemaçale eta persecutaçale eta iniuriaçale: baina misericordia eguin içan ciaitadac: ecen ignorantiaz eguin vkan diat, fedea eznuelaric.

14 Baina garaithu içan duc gure Iaunaren gratia federequin eta dilectionerequin cein baita Iesus Christean.

15 Haur duc hitz segura, eta recebi deçagun guciz dignea, ecen Iesus Christ ethorri içan dela mundura bekatorén saluatzera, ceinetarico lehena bainaiz ni.

16 Baina hunegatic misericordia eguin içan ciaitadac, nitan lehenic eracuts leçançát Iesus Christec clementia gucia, exemplu nincençát hura baithan vicitze eternaleracotzat sinhetsiren çutenén.

17 Bada Regue eternalari, immortalari, inuisibleari, Iainco çuhur berari dela ohore eta gloria secula seculacotz. Amen.

18 Manamendu haur gommendatzen drauat, Timotheo ene semé, aitzinetic hiçaz içan diraden prophetién araura, heçaz bataillatze onez batailla adinçát:

19 Dualaric fede eta conscientia ona: hura batzuc iraitziric, fedeaz galtze eguin vkan dié.

20 Ceinetaric baitirade Hymeneo eta Alexander: hec Satani eman dirautzat, ikas deçatencát guehiagoric ez blasphematzen.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6