16 Baina hunegatic misericordia eguin içan ciaitadac, nitan lehenic eracuts leçançát Iesus Christec clementia gucia, exemplu nincençát hura baithan vicitze eternaleracotzat sinhetsiren çutenén.
17 Bada Regue eternalari, immortalari, inuisibleari, Iainco çuhur berari dela ohore eta gloria secula seculacotz. Amen.
18 Manamendu haur gommendatzen drauat, Timotheo ene semé, aitzinetic hiçaz içan diraden prophetién araura, heçaz bataillatze onez batailla adinçát:
19 Dualaric fede eta conscientia ona: hura batzuc iraitziric, fedeaz galtze eguin vkan dié.
20 Ceinetaric baitirade Hymeneo eta Alexander: hec Satani eman dirautzat, ikas deçatencát guehiagoric ez blasphematzen.