2 Timoteori 2 BHNT

1 Hi bada, ene semé, fortificadi Iesus Christ baithan den gratián:

2 Eta anhitz testimonioren artean eneganic ençun dituan gauçác, iracats ietzec gende fideley, cein bercen-ere iracasteco sufficient içanen baitirade.

3 Hic bada trabaillu suffri eçac Iesus Christen gendarmés on anço.

4 Eztuc nehor guerlán empatchatzen vicitzeco eguitecoéz, guerla eguiteco hautatu duenaren gogaraco dençát.

5 Halaber baldin nehorc combatic eguiten badu, eztuc coroatzen baldin bidezqui combatitu ezpada.

6 Laborariac trabaillatu behar dic fructuric recebi deçan baino lehen.

7 Consideraitzac erraiten ditudan gauçác: Iaunac bada eman dieçála adimendu gauça gucietan.

8 Aicén orhoit Iesus Christ resuscitatu içan dela hiletaric, Dauid-en hacitic celaric, ene Euangelioaren araura:

9 Ceinetan, gaizquiguile anço, affligitzen bainaiz estecailluetarano: baina Iaunaren hitza eztuc estecatua.

10 Halacotz gauça guciac suffritzen citiát elegituacgatic, hec-ere obteni deçatençát Iesus Christ Iaunean den saluamendua, gloria eternalarequin.

11 Hitz segura duc haur: Ecen baldin harequin hil içan bagara, harequin vicico-ere garela.

12 Baldin suffritzen badugu, regnaturen-ere harequin diagu: baldin vkatzen badugu, harc-ere gu vkaturen guiaitic:

13 Baldin desleyal bagara, hura ordea fidel diagoc, vka bere buruä ecin ceçaquec.

14 Arramberritzac gauça hauc, protestatzen dualaric Iaunaren aitzinean ezteçan nehorc hitzez iharduqui, baita probetchuric batre ekarten eztuen gauça, aitzitic ençuleac erautzen dituena.

15 Diligentadi eure buruären Iaincoari approbatu presentatzera, confusione gabeco obrero, artezqui eguiaren hitza ebaquiten duála.

16 Oihu vanoac eta profanoac reprimitzac: ceren impietate handiagotara auançaturen baitirade.

17 Eta hayén hitza gangrená beçala alhaco duc, ceinetaric baitirade Hymeneo eta Phileto:

18 Cein eguiatic erauci içan baitirade, erraiten dutela ia resurrectionea eguin içan dela, eta erautzen dié edocein batzuén fedea.

19 Alabaina Iaincoaren fundamenta fermu diagoc, cigulu haur duelaric, Eçagutzen ditu Iaunac cein diraden harenac: eta, Retira bedi iniustitiataric Christen icena inuocatzen duen gucia.

20 Eta etche handi batetan eztuc solament vrrhezco eta cilharrezco vnciric, baina çurezcoric eta lurrezcoric-ere: eta batzu ohoretacotz, eta berceac desohoretacotz.

21 Bada nehorc baldin bere buruä hautaric chahu badeça, içanen duc vnci ohoretacotz sanctificatua, eta Iaunaren vsegetacotz carazcoa, eta Iaunaren obra on orotara appaindua.

22 Gaztetassunaren guthiciey-ere ihes eguiéc, eta iarreiqui aquió iustitiari, fedeari, charitateari, baqueari bihotz purez Iauna inuocatzen dutenequin.

23 Eta questione erhoac, eta instructione gabetacoac iraizquic, daquialaric ecen hec gudu engendratzen dutela.

24 Bada Iaunaren cerbitzariac eztic reuoltari içan behar, baina eme gucietara, iracasteco carazco, patientqui gaichtoac supportatzen dituelaric:

25 Emetassunequin iracasten dituelaric opinione contrariotaco diradenac: eya noizpait Iaincoac vrriquimendu eman dieçaqueenez eguiaren eçagutzeco,

26 Eta emenda ditecen, haren vorondatearen eguiteco, itzuriric deabruaren laçotic, ceinez hatzamanac baitaude.

Kapituluak

1 2 3 4