1 Hi bada, ene semé, fortificadi Iesus Christ baithan den gratián:
2 Eta anhitz testimonioren artean eneganic ençun dituan gauçác, iracats ietzec gende fideley, cein bercen-ere iracasteco sufficient içanen baitirade.
3 Hic bada trabaillu suffri eçac Iesus Christen gendarmés on anço.
4 Eztuc nehor guerlán empatchatzen vicitzeco eguitecoéz, guerla eguiteco hautatu duenaren gogaraco dençát.
5 Halaber baldin nehorc combatic eguiten badu, eztuc coroatzen baldin bidezqui combatitu ezpada.
6 Laborariac trabaillatu behar dic fructuric recebi deçan baino lehen.
7 Consideraitzac erraiten ditudan gauçác: Iaunac bada eman dieçála adimendu gauça gucietan.