17 Eta hayén hitza gangrená beçala alhaco duc, ceinetaric baitirade Hymeneo eta Phileto:
18 Cein eguiatic erauci içan baitirade, erraiten dutela ia resurrectionea eguin içan dela, eta erautzen dié edocein batzuén fedea.
19 Alabaina Iaincoaren fundamenta fermu diagoc, cigulu haur duelaric, Eçagutzen ditu Iaunac cein diraden harenac: eta, Retira bedi iniustitiataric Christen icena inuocatzen duen gucia.
20 Eta etche handi batetan eztuc solament vrrhezco eta cilharrezco vnciric, baina çurezcoric eta lurrezcoric-ere: eta batzu ohoretacotz, eta berceac desohoretacotz.
21 Bada nehorc baldin bere buruä hautaric chahu badeça, içanen duc vnci ohoretacotz sanctificatua, eta Iaunaren vsegetacotz carazcoa, eta Iaunaren obra on orotara appaindua.
22 Gaztetassunaren guthiciey-ere ihes eguiéc, eta iarreiqui aquió iustitiari, fedeari, charitateari, baqueari bihotz purez Iauna inuocatzen dutenequin.
23 Eta questione erhoac, eta instructione gabetacoac iraizquic, daquialaric ecen hec gudu engendratzen dutela.