1 IESVS CHRISTEN Apocalypsea, cein eman vkan baitrauca hari Iaincoac, declara dietzençát bere cerbitzariey sarri eguin behar diraden gauçác: eta harc bere Aingueruärequin igorriric Ioannes bere cerbitzariari significatu vkan drautza.
2 Ceinec testificatu vkan baitu Iaincoaren hitzaz eta Iesus Christen testimoniageaz eta ikussi vkan dituen gauça guciéz.
3 Dohatsu da iracurtzen duena, eta dohatsu dirade prophetia hunetaco hitzac ençuten, eta hartan scribatuac diraden gauçác beguiratzen dituztenac: ecen demborá sarri da.
4 Ioannesec Asian diraden çazpi Elicey, Gratia dela eta baquea çuequin Denaren eta Cenaten eta Ethortecoaren partez: eta haren throno aitzinean diraden çazpi spirituén partez,
5 Eta Iesus Christen partez, cein baita testimonio fidela, hiletarico lehen iayoa, eta lurreco reguén Princea,
6 Ceinec onhetsi baiquaitu eta ikuci gure bekatuetaric bere odolaz: eta eguin baicrauzquió Regue eta Sacrificadore Iainco bere Aitari: hari bada dela gloria eta indar secula seculacotz. Amen.
7 Huná, ethorten da hodeyéquin eta ikussiren du hura begui oroc, hura çulhatu vkan dutenéc-ere: eta plagnituren dirade haren aitzinean lurreco leinu guciac: bay, Amen.