Apokalipsia 9 BHNT

1 Orduan borzgarren Aingueruäc trompettáz io ceçan, eta ikus neçan içarbat cerutic lurrera eroria, eta eman cequión abysmeco putzuaren gakoa.

2 Eta irequi ceçan abysmeco putzua, eta altcha cedin putzuco kea, labe handi batetaco kea beçala: eta ilhund cedin iguzquia eta airea putzuco ketic.

3 Eta ketic ilki citecen othiac lurrera, eta bothere eman cequién lurreco scorpionéc duten beçalaco botherea.

4 Eta erran cequién ezlaguioten calteric lurreco belharrari ez eceinere pherderi, ez eceinere arboreri: baina solament Iaincoaren seignalea bere belarretan etzuten guiçoney.

5 Eta eman cequién ez hec hil litzaten, baina tormenta litzaten borz hilebethez, eta hayen tormentá licen scorpionezco tormentá guiçona io duqueenecoa beçala.

6 Eta egun hetan guiçonéc herioa bilhaturen duté, eta eztuté eridenen: eta desiraturen duté hiltzera, eta herioac ihes eguinen du hetaric.

7 Eta othien formá cen çaldi bataillara apprestatuén irudico, eta ciraden hayén buru gainetan vrrhea ciruditen coroac beçalacoac: eta hayén beguitharteac ciraden guiçonén beguitharteac beçala.

8 Eta cituzten biloac, emaztén biloac beçala: eta hayén hortzac ciraden lehoinenac beçala.

9 Eta cituzten halacretac burdin halacretac beçala: eta hayen hegalén hotsa, anhitz, çaldic combatera laster eguiten duteneco carreta hotsa beçala.

10 Eta cituztén buztanac scorpionenac irudi: eta cituztén eztenac bere buztanetan: eta hayén botherea cen guiçoney calte eguitea borz hilebethez.

11 Eta çuten bere gaineco reguetzát abysmeco Aingueruä, ceinec baitu icen Hebraicoz, Abaddon, eta Grec-ez Apollyon erran nahi baita deseguilea.

12 Maledictionebat iragan da, eta huná, ethorten dirade oraino bi maledictione guero.

13 Orduan seigarren Aingueruac io ceçan trompettáz, eta ençun neçan vozbat Iaincoaren beguién aitzinean den aldare vrrhezcoaren laur adarretaric proceditzen cenic,

14 Ciotsala seigarren Aingueru trompettá çuenari, Lachaitzac laur Aingueru Euphrateco fluuio handi gainean estecatuac diradenac.

15 Lacha citecen bada laur Aingueruäc, baitziraden appainduac orenecotz eta egunecotz eta hilebethecotz eta vrthecotz, hil deçatençát guiçonén herén partea.

16 Eta çaldizco armadaren contua cen hoguey millatan hamar milla: eta ençun neçan hayén contua.

17 Eta hunela ikus nitzan çaldiac visionean: eta hayén gainetan iarriac ciradenéc, cituztela suzco eta hyacinthezco eta suphrezco halacretac: eta çaldién buruäc ciraden lehoinén buruäc beçala: eta hayén ahoetaric ilkiten cen su, eta ke eta suphre.

18 Eta hirur gauça hauçaz hil içan cen guiçonén herén partea, diot, suaz, eta keaz, eta hayén ahotic ilkiten cen suphreaz.

19 Ecen hayén botherea cen hayén ahoan eta hayén buztanetan: ecen hayén buztanac sugueac irudi ciraden, cituztela buruäc, ceinéz calte eguiten baitzuten.

20 Eta goitico guiçon plaga hauçaz hil etziradenac bere escuezco obretaric etzitecen emenda, adora ezlitzatençát deabruac eta vrrhezco eta cilharrezco eta cobrezco eta harrizco eta çurezco idolác, ceinéc ecin ikus baiteçaquete ez ençun, eta ecin ebil baititezque:

21 Eta etzitecen emenda bere guiça-erhaitequetaric, ez bere poçoinquerietaric, ez bere paillardicetaric, ez bere ohoinquerietaric.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22