1 Orduan ikus neçan berce Aingueru borthitzbat cerutic iausten cela, hodeibatez inguratua ceinen buruan baitzén orçadarra: eta haren beguithartea cen iguzquia beçala, eta haren oinac suzco habeac beçala. Eta çuen bere escuan liburutcho irequibat: eta eçar ceçan bere oin escuina itsas gainean, eta ezquerra lur gainean.
2 Eta oihu eguin ceçan ocengui, lehoin batec orroa eguiten duenean beçala: eta oihu eguin vkan çuenean, çazpi igorciric bere vozac pronuntia citzaten.
3 Eta çazpi igorciriéc bere vozac pronuntiatu vkan cituztenean, nic nahi nituen scribatu: baina ençun neçan vozbat cerutic ciostala, Seignalaitzac çazpi igorciriéc pronuntiatu dituzten gauçác, eta hec eztitzála scriba.
4 Eta itsassoaren gainean eta lurraren gainean cegoela ikussi vkan nuen Aingueruäc, altcha ceçan bere escua cerura,