7 Eta cerutic ençun vkan nuen voza, berriz minça cedin enequin, eta erran ceçan, Habil, eta har eçac itsassoaren gainean eta lurraren gainean dagoen Aingueruären escuco liburutcho irequia.
8 Eta ioan nendin Aingueruägana niotsala lidan liburutchoa. Eta erran cieçadan, Har eçac, eta irets eçac: eta hire sabela karminduren dic: baina hire ahoan ezti içanen duc eztia beçala.
9 Har neçan bada liburutchoa Aingueruären escutic, eta irets neçan: eta cen ene ahoan eztia beçala ezti: baina iretsi vkan nuenean, ene sabela karmin cedin.
10 Orduan erran cieçadan, Prophetizatu behar drauec berriz anhitz populuri, eta genderi, eta mihiri, eta regueri.