1 Eta eman cequidan canaberabat bergabat irudiric, eta presenta cedin Ainguerubat, ciostala, Iaiqui adi, eta neurt itzac Iaincoaren templea eta aldarea, eta hartan adoratzen dutenac.
2 Baina iraitzac campora temple lekoretic den salá, eta ezteçála hura neurt: ecen eman içan ciayec Gentiley, eta Ciuitate saindua ohondicaturen dié berroguey eta bi hilebethez.
3 Baina emanen diraueat hura neureric bi testimoniori, ceinéc, prophetizaturen baituté milla eta ber-ehun eta hiruroguey egunez, çacuz veztituac diradela.
4 Hauc dituc bi oliuác eta bi candelér lurreco Iaunaren presentián daudenac.
5 Eta baldin nehorc hæy gaizquiric eguin nahi badraue, sua ilkiten duc hayén ahotic, eta iresten citic hayén etsayac: ecen baldin nehorc gaizquiric eguin nahi badraue, harc hunela heriotara eman behar dic.
6 Hauc dié bothere ceruären ersteco, vriric eztaguian hayén prophetiazco egunetan: eta dié bothere vren gainean, hayen odoletara conuertitzeco, eta lurraren açotatzeco plaga oroz noizere nahi baituqueite.