4 Hauc dirade emaztequin satsutu eztiradenac: ecen virgina dirade: hauc dirade Bildotsari darreitzanac norat-ere ioan baitadi: hauc dirade guiçonén artetic erossiac, primitia Iaincoari eta Bildotsari sanctificatuac.
5 Eta hayén ahoan ezta eriden enganioric: ecen macula gabe dirade Iaincoaren throno aitzinean.
6 Guero ikus neçan berce Ainguerubat ceruären arteaz hegaldatzen cela, Euangelio eternala çuela, euangeliza liecençat lurreco habitantey, eta natione, eta leinu, eta mihi, eta populu guciari:
7 Cioela ocengui, Çareten beldur Iaincoaren, eta hari gloria emoçue: ecen ethorri da haren iugemenduaren ordua: eta adora eçaçue ceruä eta lurra eta itsassoa eta vr ithurriac eguin dituena.
8 Eta berce Ainguerubat iarreiqui cequión, cioela, Erori da erori Babylon, ciuitate handi hura, ceren bere paillardiçaren hirataco mahatsarnoaz natione guciac edaran vkan baititu.
9 Eta heren Aingueruä iarreiqui cequién, cioela ocengui, Baldin nehorc adora badeça bestiá eta haren imaginá, eta har badeça haren merçá bere belarrean edo bere escuan,
10 Harc-ere edanen du Iaincoaren hiraco mahatsarnotic, bay, mahatsarno pur haren hiraco copara hustutic: eta tormentaturen da suz eta suphrez Aingueru sainduén aitzinean eta Bildotsaren aitzinean.