9 Eta heren Aingueruä iarreiqui cequién, cioela ocengui, Baldin nehorc adora badeça bestiá eta haren imaginá, eta har badeça haren merçá bere belarrean edo bere escuan,
10 Harc-ere edanen du Iaincoaren hiraco mahatsarnotic, bay, mahatsarno pur haren hiraco copara hustutic: eta tormentaturen da suz eta suphrez Aingueru sainduén aitzinean eta Bildotsaren aitzinean.
11 Eta hayén tormentaco kea altchaturen da secula seculacotz: eta eztute vkanen paussuric ez egun ez gau adoratzen dutenéc bestiá eta haren imaginá, eta baldin nehorc har badeça haren icenaren mercá.
12 Hemen da sainduén patientiá: hemen dirade Iaincoaren manamenduac eta Iesusen fedea beguiratzen dituztenac.
13 Orduan ençun neçan vozbat cerutic, ciostala, Scriba eçac, Dohatsu dirade Iaunean hiltzen diraden hilac hemendic harat. Bay, dio Spirituác: ecen reposatzen dirade bere nequetaric, eta bere obrác iarreiquiten çaizté.
14 Eta beha neçan, eta huná hodey churibat: eta hodey gainean norbeit cegoen iarriric guiçona irudi çuenic, çuela bere buru gainean vrrhezco coroabat, eta bere escuan iguitey çorrotzbat.
15 Eta berce Ainguerubat ilki cedin templetic, oihuz çayola ocengui, hodey gainean iarriric cegoenari, Eçarrac eure iguiteya, eta vztá errequeita eçac: ecen ethorri çaic errequeitatzeco ordua: ecen lurreco vztá çorhitu duc.