5 Eta ençun neçan vretaco Aingueruä, cioela, Iusto aiz Iauna, Aicena eta Incena eta Saindua: ceren gauça hauc iugeatu baitituc:
6 Ceren Sainduén eta Prophetén odola issuri vkan baituté, hic-ere odol eman vkan drauec edatera: ecen digne dituc.
7 Eta ençun neçan bercebat Sainctuariotic, cioela, Segurqui, Iainco Iaun bothere gucitacoá, eguiazco eta iusto dituc hire iugemenduac.
8 Guero laurgarren Aingueruäc issur ceçan bere ampolá iguzquira, eta hari eman cequión guiçonén suz erratzea.
9 Eta erre citecen guiçonac bero handiz, eta blasphema ceçaten, plaga hauén gainean bothere duen Iaincoaren icena: eta etzitecen emenda hari gloria eman lieçotençát.
10 Guero borzgarren Aingueruäc issur ceçan bere ampolá, bestiaren throno gainera: eta eguin cedin haren resumá ilhumbeçu: eta mastacatzen cituztén bere mihiac dolorearen handiz.
11 Eta blasphema ceçaten Iainco cerucoa bere doloreacgatic eta çauriacgatic: eta etzitecén emenda bere obretaric.