10 Eta regueac çazpi dirade: borzac erori dirade, eta bat bada, bercea ezta oraino ethorri: eta dathorrenean behar du harc dembora appurbat egon.
11 Eta bestiá cein baitzén, eta ezpaita, hura çortzigarren reguea da, eta çazpietaric da, eta galtzera doa.
12 Eta hamar adar ikussi dituánac, hamar regue dituc ceinéc resumá ezpaitute oraino hartu, baina bothere regue beçala oren batez harturen dié bestiarequin.
13 Hauc conseillu berbat dié, eta bere puissançá eta authoritatea bestiari emanen diarocoé.
14 Hauc bildotsaren contra combatituren dituc, eta Bildotsa garaithuren ciayec: ecen iaunén Iaun duc, eta reguén Regue: eta harequin diradenac dituc deithuac eta elegituac eta fidelac.
16 Guero erran cieçadan, Ikussi dituán vrac, non paillardá iarria baita, dituc populuac, eta tropelac, eta gendeac, eta mihiac. Eta bestián ikussi dituán hamar adarrac dituc paillardari gaitz eritziren draucatenac, eta hura desolaturen dié eta haren haraguia ianen eta bera, suan erreren dié.
17 Ecen Iaincoac eçarri dic hayén bihotzetan, eguin deçaten harc placer duena, eta consenti ditecen, eta eman dieçoten bere resumá bestiari Iaincoaren hitzac compli daitezqueno.