18 Eta haren erratzeco kea dacussatenean, heyagoraz iarriren dirate, dioitela, Cein ciuitate cen ciuitate handi hunen pareric?
19 Eta errhauts egotziren duqueite bere buru gainetara, eta heyagora eguinen duqueite nigarrez eta deithorez daudela, eta dioitela, Elas, elas, ciuitate handiá, ceinetan abrastu içan baitziraden itsassoan vnciric çuten guciac, haren magnificentia handitic, nola oren batez deseguin içan den!
20 Alegueradi haren gainean ceruä, eta çuec Apostolu eta Propheta sainduác: ecen Iaincoac iugeatu vkan du çuen causá, harçaz den becembatean.
21 Guero har ceçan Aingueru borthitzbatec harribat, errota harri handibat beçalacoric, eta iraitz ceçan itsassora, cioela, Hunelaco indarrez iraitziren da Babylone ciuitate handia, eta ezta guehiagoric eridenen.
22 Eta guittarrarién, eta musicianoén, eta chirula, eta trompetta soinularién vozic eztatec hitan guehiagoric ençunen: ez cer-ere officiotaco den officieric batre eztatec guehiagoric hitan eridenen: eta errota harriaren hotsa eztatec guehiagoric hitan ençunen:
23 Eta candela arguiac eztic arguiric eguinen hitan guehiagoric, eta sposoaren eta sposaren voza eztuc hitan guehiagoric ençunen, ceren hire merkatariac lurreco prince baitziraden, ceren hire poçoinqueriéz seducitu içan baitirade natione guciac.
24 Baina hartan Prophetén eta Sainduén odola eriden içan da, eta lurraren gainean heriotara eman içan diraden gucienena.