1 Ephesen den Eliçaco Aingueruäri scriba ieçóc, Çazpi içarrac bere escu escuinean dadutzanac, çazpi candeler vrrhezcoén artean dabilanac, gauça hauc erraiten citic:
2 Baceaquizquiat hire obrác, eta hire trabaillua, eta hire patientiá eta nola gaichtoac ecin suffri ditzaqueán, eta experimentatu dituán Apostolu erraiten diradenac eta ezpaitirade: eta eriden duc hec diradela gueçurti.
3 Eta suffritu vkan duc, eta patientia duc, eta trabaillatu içan aiz ene icenagatic, eta ezaiz enoyatu içan.
4 Baina badiát cerbait hire contra, ceren eure leheneco charitatea vtzi vkan baituc.