2 Baceaquizquiat hire obrác, eta hire trabaillua, eta hire patientiá eta nola gaichtoac ecin suffri ditzaqueán, eta experimentatu dituán Apostolu erraiten diradenac eta ezpaitirade: eta eriden duc hec diradela gueçurti.
3 Eta suffritu vkan duc, eta patientia duc, eta trabaillatu içan aiz ene icenagatic, eta ezaiz enoyatu içan.
4 Baina badiát cerbait hire contra, ceren eure leheneco charitatea vtzi vkan baituc.
5 Bada orhoit adi nondic erori aicén, eta dolu bequic, eta leheneco obrác eguin itzac: ezpere ethorriren nauc hire contra sarri, eta kenduren diát hire candelera bere lekutic, baldin dolu ezpadaquic.
6 Baina haur baduc, Nicolaiten obrey gaitz baitariztec, hæy nic-ere gaitz diarizteat.
7 Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey, Victoriosoari emanen draucat iatera vicitzeco arboretic cein baita Iaincoaren paradisoaren erdian.
8 Smyrnen den Eliçaco Aingueruäri-ere scriba ieçóc, Lehenac eta azquenac, hil içan denac eta viztu içan denac, gauça hauc erraiten citic: