15 Eta enequin minço cenac çuen vrrhezco canaberabat, Ciuitatearen eta haren borthén eta haren murraillaren neurtzeco.
16 Eta Ciuitatea bera cen quarratua, eta haren lucetassuna cen hambat nola çabaltassuna: eta neurt ceçan Ciuitatea vrrhezco canaberáz, hamabi milla stadiotaco, eta ciraden haren lucetassuna, eta çabaltassuna eta goratassuna bardin.
17 Guero neurt ceçan haren murraillá ehun eta berroguey eta laur bessotaco, guiçonaren neurriz, cein baita Aingueruärena.
18 Eta cen haren murraillaco bastimendua iaspez: baina Ciuitatea bera cen vrrhe purez, beira pura irudi.
19 Eta Ciuitatearen murraillaco fundamentac ciraden harri preciatu guciaz ornatuac: lehen fundamenta cen iaspez: bigarrena, sapphirez: herena, chalcedonez: laurgarrena, smaraudez:
20 Borzgarrena, sardonyxez: seigarrena, sardoinez: çazpigarrena, chrysolitez: çortzigarrena, beryllez: bedratzigarrena, topazez: hamargarrena, chrysoprasez: hamecagarrena, hyacinthez: hamabigarrena, amethystez.
21 Eta hamabi borthác ciraden, hamabi perla, batbederatan bat: eta borthetaric batbedera cen perla bederaz. Eta Ciuitateco plaçá cen vrrhe purez, beira gucizco arguia beçala.