1 Guero eracuts cieçadan vr vicizco fluuio purbat, crystalac beçala arguitzen çuenic, Iaincoaren eta Bildotsaren thronotic heldu cela.
2 Eta haren plaçaren erdian eta fluuioaren alde bietaric cen vicitzeco arborea ekarten cituela hamabi fructu, hilebethe oroz emaiten çuela bere fructua, eta arborearen hostoac Gentilén ossassunetacotz.
3 Eta gauça maradicaturic batre ezta içanen guehiagoric: baina Iaincoaren eta Bildotsaren thronoa hartan içanen da, eta bere cerbitzariéc cerbitzaturen duté hura.
4 Eta ikussiren duté haren beguithartea, eta haren icena hayén belarretan içanen da.
5 Eta gauic han ezta içanen, eta candela arguiren, ez iguzqui arguiren beharric eztuté: ecen Iainco Iaunac arguitzen ditu hec: eta regnaturen duté secula seculacotz.
6 Guero erran cieçadan, Hitz hauc fidelác dituc eta eguiazcoac: eta Propheta sainduén Iainco Iaunac igorri vkan dic bere Aingueruä, bere cerbitzariey eracuts dietzençát sarri eguin behar diraden gauçác.
7 Huná, heldu naiz sarri: dohatsu da liburu hunetaco prophetiazco hitzac beguiratzen dituena.