6 Guero erran cieçadan, Hitz hauc fidelác dituc eta eguiazcoac: eta Propheta sainduén Iainco Iaunac igorri vkan dic bere Aingueruä, bere cerbitzariey eracuts dietzençát sarri eguin behar diraden gauçác.
7 Huná, heldu naiz sarri: dohatsu da liburu hunetaco prophetiazco hitzac beguiratzen dituena.
8 Eta ni naiz Ioannes gauça hauc ençun eta ikussi ditudana. Eta ençun eta ikussi ondoan egotz neçan neure buruä gauça hauc eracusten cerauzquidan Aingueruären oinén aitzinera adora neçançát:
9 Eta erran cieçadan, Beguirauc eztaguián: ecen cerbitzariquide nauc hire, eta hire anaye Prophetén, eta liburu hunetaco hitzac beguiratzen dituztenén: Iaincoa adora eçac.
10 Guero erran cieçadan, Eztitzála ciguila liburu hunetaco prophetiazco hitzac: ecen demborá hurbil duc.
11 Iniusto dena biz iniusto oraino: eta satsu dena satsu biz oraino: eta iusto dena iustifica bedi oraino: eta saindu dena sanctifica bedi oraino.
12 Eta huná, ethorten naiz sarri: eta ene alocairua enequin da, renda dieçodançát batbederari haren obrá içanen den beçala.